Arizmendiarrieta Saria

Jose Maria Arizmendiarrietaren mendeurrena dela eta (1915/2015), Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak ARIZMENDIARRIETA SARIRA aurkezteko oinarriak jarri ditu martxan

Lehiaketaren deskribapena

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) Arizmendiarrieta Saria deitzen du, helburu hauekin:

  • Jose Maria Arizmendiarrietak gizarte-enpresa arloan egin zituen ekarpenak eta haren ideario soziala ezagutaraztea.
  • Bultzatu zituen enpresa egitasmoei eta horien egokitzapenari buruzko hausnarketaren zabalkundea egitea.

 

  • Belaunaldi berriek Arizmendiarrietak sustatzen zituen balioetan oinarritutako jardueretan parte hartzera zuzendutako ekintzak zabaltzea.

 

Egutegia: deialdia, argitalpena, irabazlea(k) izendatzea

  • Deialdia: urriak 19
  • Argitaraldia: 2015eko azaroaren 30era arte
  • Izendapena: emaitza hurrengo 60 egunen buruan jakinaraziko da

 

Nork har dezake parte

  • Edozein komunikabidetako profesionalak eta kolaboratzaileak
  • Komunikabideak: Munduko edozein lekutako Prentsa idatzia, Irratia, Telebista, Social media, Komunikazio grafikoa

 

Nola parte hartu

  • Argitaratu eta gero, bidali kopia:

Arizmendiarrietaren Lagunak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Loramendi, 4

20500 Arrasate

amigos.jma.lagunak@mondragon.edu

 

Informazio osagarria

  • Argitalpenarekin batera, identifikazio pertsonaleko datuak bidaliko dira: izena, abizena, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa
  • Hizkuntzak: edozein hizkuntza erabili ahal izango da

 

Hautatzeko irizpideak

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Originaltasuna
  • Ekarpen pedagogikoa
  • Ekarpen kontzeptuala

 

Saria

  • Irabazleak 500 €-ko sari bat jasoko du
  • Epaimahaiak saria eman gabe utzi ahal izango du

 

Jabetza

  • Jabetza egilearena da, eta erabiltzeko eta argitaratzeko eskubide guztiak ALEri lagako dizkio

 

Epaimahaia:

Honela osatuko da:

  • ALEko kideak: lehendakaria eta bi kide
  • MONDRAGON: komunikazio korporatiboko arduraduna
  • Mondragon Unibertsitatea: bi kide
  • SER Gipuzkoa
  • Noticias Taldea

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website