Jose Maria Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea
2007ko martxoan, Arizmendiarrietaren lagunak elkartea sortu zen":/.
Elkarteari Asociación Amigos de Arizmendiarrieta - Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteajarri zitzaion izentzat, hasieratik iruditu zitzaigulako Arizmendiarrieta zela gure elkarterako estandarterik egokiena, Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailea den heinean. Humanismoaren balioen bultzatzailea zen, berritzailea, arriskuak bereganatzen zituen pertsona, esperimentatzen zuena, pentsatzen zuena errealitatean bertan islatzeko gai zena eta enpresa eraldatzeko xede argia zuena, gizartea eraldatzeko. Elkartearen helburuak dira bizirik mantentzea Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala, inspirazio iturri izan zituen balio humanistak, dimentsio espirituala, egin zituen ekarpen praktikoak eta haren bizitzaren bestelako edozein alderdi esanguratsu. Horrez gain, Elkarteak haren ideien eta egintzen gaineko gogoeta eta egokitzapena bultzatu nahi ditu, eguneratzeko eta etengabe garatzeko. Azkenik, bai kooperatibako bazkide langile izanik, bai beste maila sozial, instituzional eta abarretan arituz, Esperientzia Kooperatiboa sustatzen parte hartu duten pertsona guztiak integratzeko elementua izan nahi dugu. Esperientzian partaidetzaren eta proiektu partekatuaren zentzua aurkitu duten pertsonak integratzeko.

