Egitura
Elkartearen organo gorena, bazkideen Batzar Orokorra da, baina, honek Elkarteko Zuzendaritza Batzordearengan uzten du eguneroko lana. Bi hauek dira elkartearen gobernu eta administrazio organoak.
Batzar Orokorra
Batzar Orokorra, bazkide guztiek osatzen dute eta beste eginkizun batzuen artean, honako hauek ditu:
- Elkartearen Plangintza Orokorra onartzea
- Urteko kontuak eta hurrengo urteko aurrekontua onartzea
- Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzea, eta
- Estatuak aldatzea
Gutxienez, urtean behin elkartuko da ohiko bilkuran, eta ez-ohiko bilkurarako Zuzendaritza Batzordeak ekimen propioz egin dezake deia, edo bazkideen %15ek eskatu beharko dute.
Zuzendaritza Batzordea
Zuzendaritza Batzordea Batzar Orokorrak izendatutako organoa da, Elkartearen gestioaz arduratuko da eta Elkartea ordezkatuko du.
Zuzendaritza 10 kidek osatzen dute, Lehendakaria, Lehendakari ordea, Idazkaria eta diruzaina horien artean daude. Zuzendaritza Batzordeko kideen erdiak bi urtetan behin, berritu egiten dira.
Zuzendaritza Batzordea hilero elkartzen da.
Gaur egungo, Zuzendaritza Batzordeko osaketa honako hau da:
- Lehendakaria: José Mari Larramendi
- Lehendakari ordea: Miguel Angel Laspiur
- Idazkaria: Jose Luis Madinagoitia
- Diruzaina: Miguel Angel Laspiur
- Bokalak: Jose Ramón Elorza, Jesus Goienetxe, Juan Manuel Sinde, Jon Basurko, Jose Luis Olasolo, Marta Enciso, Jon Emaldi, Jose Ignacio Garate.
Azpiatalak
Gaur egun, lau azpiatal dauzkagu, zeinak Elkarteko proiektuetan banatzen diren.
- Azpiatala S-1: Bazkidetza sustatu eta bazkideei zerbitzua eman. Arduraduna: Miguel Angel Laspiur.
- Azpiatala S-2: Esperientzia Kooperatiboa. Arduraduna: José Ramón Elorza.
- Azpiatala S-3: Ingurunea. Arduraduna: Juan Manuel Sinde.
- Azpiatala S-4: Estrategia. Arduraduna: José Mari Larramendi.

