Misioa eta Izaera
Misioa
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea balio humanisten gogoeta eta Jose Maria Arizmendiarrietaren gizarte-ideiak suspertuko dituzten jarduerak gauzatzeko helburuarekin sortu zen.
Izaera
Irabasteko asmorik gabeko Elkartea da, eta ez du loturarik inolako Erakunde publiko edo pribatuarekin, ez-konfesionala da eta humanismoaren balioak gaur eguneko enpresan ezartzea bertan lan egiten duten pertsonentzat eta enpresa berarentzat garapenerako aukera ezin hobea dela pentsatzen duten pertsona guztientzat irekia izango da.
Kooperatiba alorreko pertsona-talde batek sustatu du Elkartea, eta horren zuzendaritza-taldea batzarrean aukeratu zen. Kide gisa edo Elkarteak antolatutako jardueretan parte hartu nahi duen pertsona, enpresa eta erakunde ororentzat irekita izango da.

