Euskomedia

Arizmendiarrieta Fondoa Euskomedian

Arizmendiarrieta gestio estilo bat sortu eta ezarri zuen, enpresaren ardatza gizakia dela baieztatuz. Arrasateko lehen kooperatiba industriala jaio zenetik 50 urte igaro direnean, Eusko Ikaskuntzak sarean jartzen du, apaiz eta pentsalari bikain haren legatu idatzia, hainbat dokumenturen bitartez. Liburuak, pentsamenduak, eskuzko oharrak, argazkiak eta abar. Guztira, 4000 dokumentu, 6000 fitxa, 2000 orrialde eta 150 argazki baino gehiago.

Hau guztia posible izan da legatuaren kudeatzaileekin izenpetutako hitzarmenari esker. Arrasateko Kooperatiben Mugimendua hobeto ulertzeko ezinbesteko dokumentazioa da.

Materialaren zati bat kontsultagai Euskomedia webgunean.